
Hori dela eta, harritu egin gaitu Iruñean egin den manifestazioari Diario de Navarrak egin dion tarteak. Manifestazioan, Nafarroan euskaraz bizitzea bermatuko duen ofizialtasuna eskatu dute.
Berria.info-n azaleko titulu handienetarikoa eman dieten bitartean, Diario de Navarran zutabe txiki bat eman diote, eta azalean aipamen txikienik ere ez zaio egiten. Patxi Lopezen adierazpenei dagokion albistea, bestalde, azalean ageri da.
Aipatzekoa da, baita ere, El País eta El Mundok ez dutela aipamen txikienik ere egin gaiaren inguruan.
Honelako kasuetan igartzen da, hedabideek eta alderdi politikoekin dituzten berdintasunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario