jueves, 8 de enero de 2009

Ustezko etorkizunean ere krisia


Behin baino gehiagotan aipatu dugu hemen papereko prentsa krisian dela. Hedabideak hasiak dira etorkizunari so, eta aukera gehien Interneten ikusten dituzte.

Egungo krisi ekonomikoak, ordea, paperari ez ezik, sareari ere erasan dio. Hala, Planeta enpresak erabaki du www.adn.es ataria (ADN doako egunkariarena) ixtea. Espainiako albiste webgune bisitatuenetakoa da egun atari hori, 1,3 milioi irakurle baino gehiagorekin. Gorantzako joeran zen gainera, azken neurketen arabera.

Gauetik goizera erabaki du enpresak webgunea ixtea, eta langileak ezustean harrapatu ditu. Negoziaketetan dira orain.

No hay comentarios: