viernes, 9 de enero de 2009

Urte berria dugun honetan ere, betiko akatsak

Lehenago ere hemen azpimarratu nahi izan dugu, nazioartetik datozen albisteak, eta batez ere giza eskubideei dagozkienak, hedabide guztiek ematen dituztela; hori bai, giza eskubideak haustea Espainiari egozten bazaio, iada hedabide guztiak, bi-hiru hedabidetara mugatzen dira.
1991ean, poliziak larri zauritu zuen Mikel Iribarren gaztea. Eta Espainiako justizia, bere garaian, zenbait tramite egiten hasi bazen ere, azkenean ezerezean geratu ziren. 17 urte beranduago, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, Espainiaren jokaera bidegabea salatu, eta Iribarreni 170.000 ordaintzea agindu dio Espainiako gobernuari.

Berriak eta Garak soilik eman dute berria. Garak "eguneko gaia" sekzioan egin dio tokia, eta Berriak, paperezko edizioan azalean. El País, El Mundo eta El Correo dira, besteak beste, gaia aipatu ere egin ez duten egunkaritako batzuk.

Lotsagarria, Guantanamon edo Palestinan giza eskubideak urratzen direnean ematen zaien oihartzuna, eta hemen, etxean urratzen direnean, ez ikusiarena egitea.

No hay comentarios: