lunes, 5 de enero de 2009

Adierazpen askatasunaren aurka

ETAk Urtezahar egunez EITBren aurka egindako erasoak izen bakarra du: adierazpen askatasunaren aurkako erasoa. Egon daiteke bat ados edo ez EITBren ildo editorialarekin. Baina horrek ez du eskubiderik ematen, ezta hurrik eman ere, haren aurka bonbak jartzeko. EITBren ildoa aldatzeko eskubidea duten bakarrak herritarrak dira, euren audientziekin babesa emango diotelako edo kendu komunikabide horri.

EITBren aurkako erasoa, gainera, euskararentzat eraso da. Asko edo gutxi egingo zuen EITBk euskararen alde, baina ezin ukatuzkoa da gaur egungo irrati eta telebista nazional bakarrak etxe horrenak direla. Eta ukatu ezina da etxe hori denona dela, guztion zergetatik ordaintzen denez gero.

No hay comentarios: