Ez datorkigu albiste ederra Italiatik; hango L' Unità egunkariak ondoan dugun argazki hau erabili baitu egunkariaren formatu berria iragartzeko. El Mundoren edizio digitaleko albistearen arabera, 1924.urtean sortutako kazetaren tamaina erdira murriztuko dute; eta nola ez, egunkaria zein eramangarria den erakusteko zer hobeto, minigona estuz jantzitako emakume baten atzealdea agertzen den argazkia ezta?
L' Unità-n zuzendaritzan aldaketak eman ziren, eta ordutik aurrera Concita De Gregorio dago zuzendari. Beronen iritziz, iragarkiak egunkariak ondoan dugun argazki hori erabili du egunkariaren formatu berria iragartzeko, eta "ezin hobeto" erakusten du kazetaren egungo egoera. "Orain emakume baten buru eta gorputzak gidatzen du L' Unità; kasu honetan beraz, bidezkoa iruditzen zait emakumearen irudia erabiltzea".
Gure aldetik ordea, ezin esan dezakegu irudia ongi erabilia dagoenik. Badakigu gehiago saltzeko estrategia ezinhobea dela; eta nola ez, badakigu argazki honen bitartez, eztabaida sortu eta irakurle berriak gerturatu zaizkiela, formatu berria ikusteko irrikaz edo irrika gabe daudenak.
Publizitatea egiteko milaka bide daude, baina bide guztien artean egokiena aurkitzea komenigarria litzateke.

No hay comentarios:
Publicar un comentario