domingo, 11 de enero de 2009

Hurrenarte!



Lau hilabeteetan zehar gure inguruan ditugun hedabideak aztertzen aritu gara. Nahiz eta, behin baino gehiagotan madarikatu izan dugun eginbehar hau, gaiak sortzen zizkigun zailtasunengatik bereziki, aitortu beharra dugu gustora aritu garela!

Gustora aritu gara, eta nola ez, asko ikasi dugu. Beraz, gu geuk geure buruari jarri genion erronka betetzea lortu dugu. Hemendik aurrera eguneratzea derrigorrezkoa ez zaigunez, ez dugu sarritasun handiarekin eguneratuko, baina noizbait idazteko gogoa dugunerako zabalik utziko dugu. Badaezpada ere!

Besterik ez, hurrengora arte, eta eskerrik asko egindako bisitentgatik!

Nirea beti ona


El Mundoren edizio digitaleko komunokazioa sailean sartutakoan egunkariak honek egindako biridiseinuaren berri ziguten bi bideo aurkitzen ziren; tamaina handikoak. Bertan birdiseinua egiteko aurrera eramandako urratsak azaltzen ziren.

Ordurarte betiko martxan, eta gure betiko bideari jarraituz,
Periodista Digital webgunera sartu gara. Bertan El Mundoren birdiseinuari buruzko aipamena zegoen; baina aurrekoaren aldean desberdina zeharo.

Periodista Digitalen aburuz,
El Mundok ez du ia aldaketarik egin aurreko diseinuarekin konparatuz gero. Bertan diotenez, bai lehiakide gogorra duen El Pais, bai La Vanguardiak askoz ere berrikuntza gehiago ekarri dituzte. "El Mundokoek egindakoa denerako zarata asko egin dute" azpimarratu dute.

Kuriosoa iruditu zaigu, ohiko joera da berea saltzeko famatzea; baina bestearen erantzunak bizitasuna eman dio gure lanari.

sábado, 10 de enero de 2009

albiste bat emateko erak eta erak

Ikusi dezakegun bezala, egunkari bakoitzak hiztegi propio moduko bat dauka.

Gaurkoan, ezker abertzaleak aurkeztu duen plataformari buruzko albistean, Demokrazia Hiru Milioi plataforma beraz, ezker abertzaleak sorturiko ekimena da. Egunkari bakoitzak, bere erara esan du plataforma nork sortu duen.

Berriak, herri plataforma bat sortu dutela adierazi du, nork sortu duen zehaztu gabe. Berdin egin du Garak ere.

El País-ek, Integrantes de listas ilegalizadas presentan una nueva plataforma titulupean eman du berria. El Mundok, antzerako titulu bat aukeratu du: Integrantes de la nueva plataforma ya estuvieron en listas ilegalizadas.

viernes, 9 de enero de 2009

Urte berria dugun honetan ere, betiko akatsak

Lehenago ere hemen azpimarratu nahi izan dugu, nazioartetik datozen albisteak, eta batez ere giza eskubideei dagozkienak, hedabide guztiek ematen dituztela; hori bai, giza eskubideak haustea Espainiari egozten bazaio, iada hedabide guztiak, bi-hiru hedabidetara mugatzen dira.
1991ean, poliziak larri zauritu zuen Mikel Iribarren gaztea. Eta Espainiako justizia, bere garaian, zenbait tramite egiten hasi bazen ere, azkenean ezerezean geratu ziren. 17 urte beranduago, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, Espainiaren jokaera bidegabea salatu, eta Iribarreni 170.000 ordaintzea agindu dio Espainiako gobernuari.

Berriak eta Garak soilik eman dute berria. Garak "eguneko gaia" sekzioan egin dio tokia, eta Berriak, paperezko edizioan azalean. El País, El Mundo eta El Correo dira, besteak beste, gaia aipatu ere egin ez duten egunkaritako batzuk.

Lotsagarria, Guantanamon edo Palestinan giza eskubideak urratzen direnean ematen zaien oihartzuna, eta hemen, etxean urratzen direnean, ez ikusiarena egitea.

jueves, 8 de enero de 2009

Ustezko etorkizunean ere krisia


Behin baino gehiagotan aipatu dugu hemen papereko prentsa krisian dela. Hedabideak hasiak dira etorkizunari so, eta aukera gehien Interneten ikusten dituzte.

Egungo krisi ekonomikoak, ordea, paperari ez ezik, sareari ere erasan dio. Hala, Planeta enpresak erabaki du www.adn.es ataria (ADN doako egunkariarena) ixtea. Espainiako albiste webgune bisitatuenetakoa da egun atari hori, 1,3 milioi irakurle baino gehiagorekin. Gorantzako joeran zen gainera, azken neurketen arabera.

Gauetik goizera erabaki du enpresak webgunea ixtea, eta langileak ezustean harrapatu ditu. Negoziaketetan dira orain.

lunes, 5 de enero de 2009

Publizitatearekin bueltaka

Frantziako Errepublikako presidente Nicolas Sarkozyk hartutako erabaki batek hautsak harrotu ditu azken boladan hedabideen artean. Prime-timean publizitaterik ez da izango aurrerantzean Frantziako telebista publikoan.
The New York Times egunkarian, berriz, publizitatea jartzen hasi dira lehen orrian, azalean.
Bi erabaki desberdin, krisiaren eraginez publizitatea gutxitzen, eta, ondorioz, hedabideetan diru-arazoak izaten hasi direnean.

Adierazpen askatasunaren aurka

ETAk Urtezahar egunez EITBren aurka egindako erasoak izen bakarra du: adierazpen askatasunaren aurkako erasoa. Egon daiteke bat ados edo ez EITBren ildo editorialarekin. Baina horrek ez du eskubiderik ematen, ezta hurrik eman ere, haren aurka bonbak jartzeko. EITBren ildoa aldatzeko eskubidea duten bakarrak herritarrak dira, euren audientziekin babesa emango diotelako edo kendu komunikabide horri.

EITBren aurkako erasoa, gainera, euskararentzat eraso da. Asko edo gutxi egingo zuen EITBk euskararen alde, baina ezin ukatuzkoa da gaur egungo irrati eta telebista nazional bakarrak etxe horrenak direla. Eta ukatu ezina da etxe hori denona dela, guztion zergetatik ordaintzen denez gero.